La Cantinan, jatetxe batean baino gehiago, zure etxean bezala sentitu zaitezela bilatzen dugu. Tokiko produktuekin lan egiten dugu, egunez egun gure proposamen osasungarri eta zaporetsuez maitemindu zaitezen (gauza bat ez baitago bestearekin liskartuta 😉) .

Horrela, gure kartak jende guztientzako aukerak ditu, plater begetarianoetatik hanburgesa ketuetara (entzuten duzun bezala, txoratzeko!), txikienentzako eta taldeentzako menuak badauzkagu baita ere.

Baina jatea ez delako garrantzitsuena, La Cantinan gure jendearekin momentu bereziak sortzea gustatzen zaigulako, gure inguruko musika taldeekin kontzertuak antolatzen ditugu eskalada saioak ospatzeko (rokodromotik pasatu bazara lehenengo) edo soilik gorputza mugitzeko. Ez ditugu aitzakirik behar dantzatzeko!

Etor zaitez gosaltzera, bazkaltzera, askaria hartzera, afaltzera, birritan afaltzera, nahi duzuna. Hemen egongo gara beso-zabalik zu itxaroten, garagardo hotzarekin, gitarrak prest eta momentuan egindako janariarekin, Bilbotik 15 minutura.