La Cantina Jatetxea Sputnik Berango
Jatetxe osasuntsu bat baino gehiago Bizkaian
La Cantinan, jatetxe batean baino gehiago, zure etxean bezala sentitu zaitezela bilatzen dugu. Tokiko produktuekin lan egiten dugu, egunez egun gure proposamen osasungarri eta zaporetsuez maitemindu zaitezen (gauza bat ez baitago bestearekin liskartuta 😉)
Etor zaitez gosaltzera, bazkaltzera, askaria hartzera, afaltzera, birritan afaltzera, nahi duzuna. Hemen egongo gara beso-zabalik zu itxaroten, garagardo hotzarekin, gitarrak prest eta momentuan egindako janariarekin, Bilbotik 15 minutura.
Janari osasungarria eta bertakoa
Horrela, gure kartak jende guztientzako aukerak ditu, plater begetarianoetatik hanburgesa ketuetara (entzuten duzun bezala, txoratzeko!), txikienentzako eta taldeentzako menuak badauzkagu baita ere.
Ikus ezazu gure eguneko platera, gure gosariak eta gure karta


Bertako ekitaldien egutegi bat
Baina jatea ez delako garrantzitsuena, La Cantinan gure jendearekin momentu bereziak sortzea gustatzen zaigulako, gure inguruko musika taldeekin kontzertuak antolatzen ditugu eskalada saioak ospatzeko (rokodromotik pasatu bazara lehenengo) edo soilik gorputza mugitzeko. Ez ditugu aitzakirik behar dantzatzeko!
Eguneko ordu guztietarako espazioak
Barran gosaldu Cantinako gure tripulazioarekin batera, hartu arnasa gure jangelan txikiek haurren gunean jolasten duten bitartean, partekatu natxo batzuk gure mahai haundian, bota begirada bat gure aldizkariei eszenatokian edo hartu zurito bat gure terrazan. Eser zaitez nahi duzun lekuan, etxean zaude eta.

