Klasikoek ez dute inoiz huts egiten, hona hemen gure gosari onenak zure kafe edo infusioarekin batera hartzeko.

2,20€

Tostadak olio eta tomatearekin

Gure tomate birrindua naturala da, jan itzazu tostadak azkar bitaminak galdu aurretik!

Kafe edo infusioarekin* 3€

2,20€

Tostadak gurina eta marmeladarekin

Gozoa gustoko dutenentzat, hona hemen klasikoa: gurina eta marmelada. Galde iezaguzu zein marmelada motak dauzkagun jakiteko.

Kafe edo infusioarekin* 3€

5,50€

Tostada iberikoa

Urdaiazpiko iberikoa, tomate birrindu berria eta oliba-olioa. Ahozapiak eskura edukitzea komeni zaizu, edo askoz hobeto: atzamarrak miazkatu ditzakezu.

Kafe edo infusioarekin* 6,50€

2,50€

Tortilla-pintxoa

Egun luzeetarako eta lehenengo ordutik gose direnentzako beti ditugu prest gure etxean egindako tortilak.

Kafe edo infusioarekin* 3,50€

2,80€

Txokolatezko palmera

Kondairak esaten duenez Sputnikeko La Cantinan txokolatezko palmera hoberenak eskaintzen ditugu. Frogatu eta gero hitz egingo dugu!

Kafe edo infusioarekin* 3,50€

2,10€

Opila

Zenbat gustatzen zaigun eguna kroissant edo napolitana usainarekin hastea! Eta zein zaila egiten zaigu bietatik bat aukeratzea. 

Kafe edo infusioarekin* 3€

2€

Cookie

Gure gaileta erraldoia. Aholku bat: ez saiatu hozkada bakar batekin jaten. Guk saiatu genuen eta ia kontrako eztarritik joan zigun. HANDIA da, benetan.

Kafe edo infusioarekin* 3,40€

2,20€

Muffin

Eztabaidarekin amaituko dugu: ez da magdalena bat. Ez dago munduan hain haundia eta txololatedun den magdalena. 

Kafe edo infusioarekin* 3,50€

2,40€

Bizkotxo-puska

Eskuak zikintzea gustatzen zaigu. Horregatik 3 motatako bizkotxoak egiten ditugu, astero bat desberdina.

Kafe edo infusioarekin* 3,50€

3,50€

Bizkotxo-puska

Eskuak zikintzea gustatzen zaigu. Horregatik hemen egindako 3 motatako bizkotxoak dauzkagu.

Eta adi! Haietatik glutenik gabeko bat dago.

* Matcha tea izan ezik.

Egarri zara?

Hainbeste janarirekin agian egarri zara, ulertzen dugu.

Bota begirada bat gure kafe eta infusioei La Cantinako gosariekin batera hartzeko.